Entradas

Mostrando entradas de 2017
Imagen
MILA ESKER MARI JOSE!!!
Imagen
IKER INDIA BURUZ HITZ EGITERA ETORRI DA!! Adurren aita India eta beste toki batzuetara bidaiatzen du bere lana dela eta.  Bere lantokian papera egiten dute eta papera nola egiten den prozesua ere azaldu digu. Indian behiak oso sakratuak direla jakin dugu, baita mapan iIndia non zegoen kokatu genuen. Hango kotxeak eta autobusak  bolantea eskubitan izaten dutela ere azaldu digu besteak beste. MILA ESKER!!!   
Imagen
IKER OSTOLAZA GURE GELAN Harenen osaba Australian egona da eta berak ere Australian bizitako esperientzi polit asko kontatu dizkigu. Australian koralezko hesi haundi bat dagoela esan digu. Ur azpian ibili gara bidaiatzen eta arrai eta koral koloretsu asko ikusi ditugu. Australian ere  ba omen da mendi  sakratu bat, nola izena duen? Uluru. Australia erdi erdia aurkitzen da, basamortuaren erdi erdian.  Animalia mota asko direla bertan ere kontatu digu ta bertako kirolak zeintzuk diren ere. Mila esker!!!
Imagen
FERMIN GURE GELARA ETORRI DA!!!! Fermin, Australian ibilitakoa denez, bere bizipenak eta pasarte polit askoak kontatzera etorri da. Baleak, marrazoak ,kanguroak ....nolakoak diren ere kontatu digu.  Australian ur beroak eta hotzak daudela ere ikasi dugu besteak beste. Didyeridú  edo  diyeridú instrumentoarekin etorri da eta bere ezaugarriak zeintzuk diren eta nola jotzen den erakutsi dugu. Hona hemen berarekin igarotako une polit horien argazkiak: Mila esker Fermin!!!!